Udal paralisiari aurre egiteko hirigintza neurriak

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Leioa 2015ko mai. 21a, 17:19

EH Bildu Leioak udalerriko auzoetarako bere hirigintza proposamenak aurkezten jarraitzen du. Proposamenok azken hilabeteotan bultzaturiko prozesu parte hartzailearen bidez zehaztu ditu, zeinean inkestak, bilera zabalak auzo ezberdinetan eta zenbait jardunaldi eta mintegi burutu dituen. Udal aparkaleku berria eta Errehabilitazio Plan berria Pinuetan EH Bildu Leioak ‘Pinuetan Errehabilitazio Plan bat bultzatzea, zeinak bere oinarrizko helburuen artean egun kotxeek hartzen duten espazioak auzotarrentzat berreskuratzea ahalbidetuko lukeen udal aparkaleku berri bat eraikitzea, oinezkoentzat zonalde berriak sortuz; egun dauden espazio publikoak (Cervantes Plaza, Kulur-Gela…) hobetzea eta mantentzea; Iberdrolaren subestazioari alternatiba bilatzea eta tokiko merkataritza txikia bultzatzeko plana’ proposatzen dutela azaldu du. Gainera, EH Bilduk ‘udal aparkaleku berria eraikitzen den bitartean zonalde honetan dauden aparkatzeko plazetan Pinuetako egoiliarrei lehentasuna ematea’ planteatzen du. Igogailua eta aisialdirako eta kiroletarako guneak Txorierrin EH Bildu Leioak azpimarratu du ‘horrenbeste alditan eta oraindik gauzatu gabeko Txorierri auzoko igogailua ahalik eta azkarren eraikitzearen aldeko jarrera duela’. Gainera, PNV eta PSE-PSOE egin ditu egoera horren erantzule, biek ala biek Eusko Jauralaritzan eta Leioako Udalean izan dituzten ardurengatik. Era berean, ‘Kultur-Gelan eta auzoko gune publikoetan hobekuntzak egiteko inbertsioak’ defendatu ditu. Azken hauen kasuan ‘hiri-ingurune- eta Txorierriko egoiliarren bizi-kalitatea hobetuko luketen aisialdirako eta kirol jarduetarako guneak sortzearen alde’ azaldu da. Horrekin batera ‘Ondiz auzoa aisialdirako ingurune natural eta historiko gisa mantentzea sustatuko dutela’ adierazi du, horrela ‘inguru pribilegiatu honetan etxibizitzak eraikitzea’ errefusatuz. Horrekin batera, ‘Ondizen egun dagoen probalekuan bullder berria sortzea eta bertan Udal Eskalada Eskola kokatzea’ proposatu du, probalekuak gaur egun duen erabilerarekin batera bateragarria izango litzatekeena. San Bartolomerako auzo autobus berria eta Artatzaganeko munizipalizazioa EH Bildu Leioak azpimarratu du ‘Udalak Artatzagane auzoa hobetzeko inbertsioak egiteko eta bere munizipalizazioa aztertzeko’ eta ‘Artatza kalea eta San Bartolomé auzoa lotzeko igogailua eraikitzeko’ dagoen beharra. Gogoratu duenez, azken auzora, egun, soilik kotxe pribatuaren eta aldapa handiko eskaileren bitartez heldu daiteke. Nabarmendu duenez, ‘auzo autobus berriaren aldeko apustua egiten dugu. Hau, gaur egun Txorierri eta Bizkaiko Zubiaren artean dagoenaren osagarri izango litzateke, ibilbideak eta maiztasunak hobetuz eta elkarrekiko lotura bermatuz’ eta, gaineratu duenez, ‘auzo-autobus bientzat baliogarri izango litzatekeen udal txartel bakarraren ezartzearen aldekoak gara’. Eta gainera ‘urteroko Inbertsio Plana auzo ezberdinetan (Ikeamendi, Donibane, Ibaiondo…) martxan jartzeko’ beharra ere adierazi du talde abertzaleak. Azkenik, ‘Leioan eraztun berdea eraikitzea, udalerri osorako bidegorri zabal eta funtzionala bultzatzea, bizikletaren erabilera eta auzoen arteko oinezkoentzako lotura sustatzea eta %65eko erreziklaje-tasa izatea ahalbidetuko duen zabor-bilketa sistema bultzatzea‘ ere planteatu du EH Bildu Leioak.

EH Bildu Leioak udalerriko auzoetarako bere hirigintza proposamenak aurkezten jarraitzen du. Proposamenok azken hilabeteotan bultzaturiko prozesu parte hartzailearen bidez zehaztu ditu, zeinean inkestak, bilera zabalak auzo ezberdinetan eta zenbait jardunaldi eta mintegi burutu dituen.

Udal aparkaleku berria eta Errehabilitazio Plan berria Pinuetan
EH Bildu Leioak ‘Pinuetan Errehabilitazio Plan bat bultzatzea, zeinak bere oinarrizko helburuen artean egun kotxeek hartzen duten espazioak auzotarrentzat berreskuratzea ahalbidetuko lukeen udal aparkaleku berri bat eraikitzea, oinezkoentzat zonalde berriak sortuz; egun dauden espazio publikoak (Cervantes Plaza, Kulur-Gela…) hobetzea eta mantentzea; Iberdrolaren subestazioari alternatiba bilatzea eta tokiko merkataritza txikia bultzatzeko plana’ proposatzen dutela azaldu du. Gainera, EH Bilduk ‘udal aparkaleku berria eraikitzen den bitartean zonalde honetan dauden aparkatzeko plazetan Pinuetako egoiliarrei lehentasuna ematea’ planteatzen du.

Igogailua eta aisialdirako eta kiroletarako guneak Txorierrin
EH Bildu Leioak azpimarratu du ‘horrenbeste alditan eta oraindik gauzatu gabeko Txorierri auzoko igogailua ahalik eta azkarren eraikitzearen aldeko jarrera duela’. Gainera, PNV eta PSE-PSOE egin ditu egoera horren erantzule, biek ala biek Eusko Jauralaritzan eta Leioako Udalean izan dituzten ardurengatik. Era berean, ‘Kultur-Gelan eta auzoko gune publikoetan hobekuntzak egiteko inbertsioak’ defendatu ditu. Azken hauen kasuan ‘hiri-ingurune- eta Txorierriko egoiliarren bizi-kalitatea hobetuko luketen aisialdirako eta kirol jarduetarako guneak sortzearen alde’ azaldu da.

Horrekin batera ‘Ondiz auzoa aisialdirako ingurune natural eta historiko gisa mantentzea sustatuko dutela’ adierazi du, horrela ‘inguru pribilegiatu honetan etxibizitzak eraikitzea’ errefusatuz. Horrekin batera, ‘Ondizen egun dagoen probalekuan bullder berria sortzea eta bertan Udal Eskalada Eskola kokatzea’ proposatu du, probalekuak gaur egun duen erabilerarekin batera bateragarria izango litzatekeena.

San Bartolomerako auzo autobus berria eta Artatzaganeko munizipalizazioa
EH Bildu Leioak azpimarratu du ‘Udalak Artatzagane auzoa hobetzeko inbertsioak egiteko eta bere munizipalizazioa aztertzeko’ eta ‘Artatza kalea eta San Bartolomé auzoa lotzeko igogailua eraikitzeko’ dagoen beharra. Gogoratu duenez, azken auzora, egun, soilik kotxe pribatuaren eta aldapa handiko eskaileren bitartez heldu daiteke. Nabarmendu duenez, ‘auzo autobus berriaren aldeko apustua egiten dugu. Hau, gaur egun Txorierri eta Bizkaiko Zubiaren artean dagoenaren osagarri izango litzateke, ibilbideak eta maiztasunak hobetuz eta elkarrekiko lotura bermatuz’ eta, gaineratu duenez, ‘auzo-autobus bientzat baliogarri izango litzatekeen udal txartel bakarraren ezartzearen aldekoak gara’. Eta gainera ‘urteroko Inbertsio Plana auzo ezberdinetan (Ikeamendi, Donibane, Ibaiondo…) martxan jartzeko’ beharra ere adierazi du talde abertzaleak.

Azkenik, ‘Leioan eraztun berdea eraikitzea, udalerri osorako bidegorri zabal eta funtzionala bultzatzea, bizikletaren erabilera eta auzoen arteko oinezkoentzako lotura sustatzea eta %65eko erreziklaje-tasa izatea ahalbidetuko duen zabor-bilketa sistema bultzatzea‘ ere planteatu du EH Bildu Leioak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun