EHBildu Leioak Udalean klientelismoa eta korrupzioari aurre egiteko 5 neurri zehatz proposatzen ditu. Neurri hauek martxan jartzea ezinbestekoa da behin ikusita gure herrian emandako Pinosolo Kasua edo nola Udalak zinegotzi batekin erlazionatutako enpresak kontratatu dituen. Gainera, duela gutxi ikusi genuen bezala Leioako EAJ-k, bere enpresak kontratu edo udaleko kontratak daramatzaten enpresa gizonekin bazkidetzen diren zinegotziak sostengatzen ditu. Beraz, EAJ-ren jokaera honek gure herrian klientelismoa eta ustelkeria kasuak egon daitezen beharrezkoa den testuingurua sortzen du.
Honen aurrean, hauek dira EHBildu Leioak proposatzen dituen neurriak:
* Esleipenen kontu-ikuskapena: Udalaren esleipen eta azpikontratazioen kontu-ikuskapen independentea.
* Gardentasunaren Ataria: Web orrialde bat martxan jartzea non publiko egingo diren Udalaren kontratu guztiak, esleipenak jasotzen dituzten enpresen izenak, esleipenen publizitatea etab.
* Udal kontratazioan kode etikoa eta praktika onak martxan jartzea.
* Udal enplegu poltsa, Udalak sortutako enplegu guztietan berdintasun-aukerak bermatzeko eskatzaile guztiei.