Gazteok martxan egotearen beharra ulertu dugu, herrietan borrokak piztearen beharra. Soilik antolatzen den herriak lor ditzakeelako helburu handiak. Eta gazteok lehenengo lerroan egon behar dugu, etorkizuna gurea da eta!
Horregatik herriz herri, auzoz auzo borrokan jarraituko dugu, burujabetza lortze bidean gurea dena lortu arte. Herri burujabea da gure helburua, eta, horretarako, ematen ditugun urrats guztiak garrantzitsuak dira. Txikitasunetik handitasunera doan bidea funtsezkoa da, herria mugarri dugu!
Hortaz, Euskal Herriko gazte guztiak borrokara batzeko deia luzatzen dugu. Bakoitzak bere esparrutik, bizi dugun sistema aldatu eta herri aske batean bizi ahal izateko!