Izatea edo ez izatearen arteko erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Ortells

-Erabaki- Erabaki asko hartzen ditugu egunean zehar. Aurreko hitz hau marratu edo borratzearen arteko erabakia hartzea, adibidez. Marrubizko jogurta hartu edo limoi zaporeduna; edo zuzenean biak hartzea. Eguneroko erabakiak… 

Zu baino nagusiagoa den auzokideari erosketekin laguntzeko edo ez laguntzeko erabakia hartzea; kaletik topatzen duzun horri agur irribarretsu bat eskaintzea edo ez eskaintzea; autoarekin zebrabidean paratzen denari eskerrak ematea edo ez emate; besteari $£¥#*~ esatea; supermerkatuko atean dagoenari kaixo esatea edo ez esatea; edo lagunari muxu eta besarkada bat ematea edo ez ematearen arteko erabakia hartzea…

Eguneroko erabakiak... Hori da: Izatea edo ez izatea. Ez da ezezaguna inorentzat diru gehiago edo ez hainbeste irabazteko hartzen ditugun erabakiak: Zein lerro-kolorerekin joatea…, lerro horretan norantz begira paratzea; zein gradutan paratu eta noren eskura lotuta… Hau edo bestea izatea edo ez izatearen arteko erabakia. Guraso izatea edo ez izatea; zure umeari zure bikote den beste guraso batzuekin erlazioa erraztea edo ez erraztea; txakurra, katua, arrainak edo ezer ez izateko erabakia hartzea...

Eguneroko erabakiak… Izatea edo ez izatea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun