Kokotea minduta dut, atzera-aurrera nabil aeroplano sabel zuriei begira. Ingurura begiratu, eta inork bururik altxatu ez. Jendea euren gauzetara: palak, flotagailua, Murdokua... «Ohittuta egongo dittuk!», pentsatu dut neure artean. Baina, ehundaka tonako tutu hegalari batzeruan bidea urratzen ikustera, horretara, ohitu al daiteke bat?
Erraza da ohiko dugun horri interesik ez ikustea; eta interesatzen ez zaigun hori arbuiatzea. Araututakoaren zeretan pausatzen dugu soa. Elementu horiengan jartzen dugu arreta; arraroari edo bitxiari, edo areago, instrumentala, funtzionala, denari atentziorik eskaini ez, eta askotan mespretxatu ere egiten dugu. Gauzek, agerikoak izanagatik, edota hutsalak emanagatik ere, gordetzen dute misteriorik barnean, eta aski izaten da begirada sentikorrez behatzea ikusgarri bilakatzeko.
Tira, agian bainatzeko tenorea dut!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.