Etxekoandre ederra nintzen

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Marta

Uda garaia pasa berri dugu, askorentzat opor garaia; niri dagokidanez, oporretan egonda, ingurukoari ikusle roletik begiratzen diot, balkoitik, lanaren presiotik at, baina buruan orain dela urte askotako helburua: euskaraz bizitzea.

Lotsagarriak bezain mingarriak izan dira euskarak azken hilabete luzeetan jaso dituen erasoak, eta mingarria da ikustea hainbatentzat ez dela nahikoa izan, euren helburuaren lorpenean ez dutela oporrik hartu.

Etxekoandreak berezko leku asko galdu ditu urteetan zehar, horietako batzuk, saiakera handiak eginda, nolabait berreskuratu dituen arren. Ai, baina neskamea eraso egina sentitzen denean... Algortako jaietako txosnetan gertatutakoa, adibidez; neskameak jasotako diskriminazioa salatu zuen ahots askok.

Etxekoandreak galdutako espazioa bueltatu nahi izan diote batzuek eta, horretarako, neskameari txikitu diote lekua, ez kendu, espazioa mantendu duelako; agian horixe baita batzuentzat gune horretan eduki beharreko gehienezko espazioa?

Etxekoandrearekiko keinu txiki hori lorpen handia izan daiteke, ekintza horrekin zabaldu nahi zuten mezua ondo heldu bada: goazen espazioak handitzen, etxekoandreari bere espazioak berreskuratzen lagundu behar diogu.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun