Iheskortasuna

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Belmonte

Azken Pisa Txostena. Atsekabea. Iheskortasun hitza. Iheskorrak dira legeak; iheskorrak, ikasleek euren pantailetan ikusten dituzten irudiak eta mezuak; iheskorrak, ikasgeletan erabiltzen diren baliabide digitalak.

Berrogei urtetan zortzi lege diferente ezarri izanak gobernuen helburua, adinez txikiak heztea barik, doktrinatzea dela pentsarazten digu. Pantaila txikietako irudi azkar eta mezu arinetara ohitzen ari diren adingabeek -eta hor familiak erantzukizunik badu- zailtasun handia izango dute testu luzeak ulertzeko, eta, ondorioz, irizpide kritikoa eraikitzeko. Fruitua: gizaki manipulagarria.

Eta zeozer arina izan bada, baita arinkeriatan jausita ere, ikasgeletako baliabide digitalen erabilera izan da, ordenagailua, pantaila digitala, pantaila interaktiboa, laster, adimen artifiziala ... Robotak ikusiko al ditugu geletan?

Dirua gastatu eta gastatu modernizazio-lasterketa zoro batean, tresna horien baliozkotze-lagin bat ere hartu gabe. Inbertitu beharra beste nonbait zegoen: ratioak! Oraintsu jabetu gara, antza. Eta ratio-jaitsierarekin batera, ikasleen arteko harremanen sustapena, baita irakaslearekikoena ere. Aurrez aurreko harremanak, jakina.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun