Uribe Kosta SOS

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan

Euskal Herriko pirata, kontrabandista eta brigadista: Uribe Kostak elkartasun brigadak behar ditu. Pentsatuko duzue hemen dena dela itsasoari begirako txaleto, poteorako modelito fashion eta jende moloi saldo bat.

Agian horregatik traganarru desarrollista, ardi-narruz mozorrotutako Munstro moralista Uribe Kosta erabat akatzear dago, Erandiotik Lemoizera. Munstro horri, erakundeek, enpresa eraikitzaile euskal-abizendun mafiosoek eta elizak eman diote esku zein oin. Baina bere bihotz taupaden frekuentzian arima saltzen duen oro arnasa da Munstroarentzat.

Berdin du amamaren memoria saltzea ere, lurrari ahalik eta diru gehien zukutzeko bada. Auzoetxea desalojatu nahi dute katoliko moralistek, eskualdeak duen kultur sorgune emankorrenetarikoa bada ere. Subflubialarekin hasi dira desarrollista gaixotuak, kotxean minutuak aurreztea premiazkoa dela arguadiatuz, anakronismo eta falaziazko diskurtsoan.

Jarraitzen du baso eta lantzar ororen konkista, Berangon, Sopelan, Urdulizen. Basordas berriro Kantauri itsasoari bueltatzea? Noski ezetz! Arrain nuklearrek dirua emango dute! Ez dute lur zatirik utziko, ea loreren bat jaioko den deskuiduan, Munstroak kontrola ezin duen lorea... Gora lore piratak!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun