Matematikaren adar horrek bezeroen iritsierak eta zerbitzudenborak aztertzen ditu, ez itxaronaldia segundoz segundo iragartzeko, baizik eta sistemaren portaera ulertzeko. Zenbat lagun egongo dira batez beste zain? Zer aukera dago hamar minutu baino gehiago itxaroteko? Zenbat kutxa ireki behar dira pilaketa saihesteko?
Gakoa da batezbestekoek ez dutela dena esaten. Kutxazain batek hiru minutuan bezero bat artatzen badu eta bezero berri bat hiru minutuan behin iristen bada, oreka dirudi. Baina inor ez da erlojuaren erritmoan iristen: tarte batean kutxak hutsik egon daitezke, eta gero bost bezero batera azaldu. Zerbitzu-denborak aldakorrak dira: ogi barra bat erostea ez da orga betea ordaintzea.
Hainbat ilara daudenean, gainera, gurea azkarrenarekin alderatzen dugu, ez guztien batezbestekoarekin. Hiru ilaratan denetan sor daitezke gorabeherak; hala ere, nahikoa da haietako bat arinago joatea gure aukera txarra izan dela sentitzeko.
Horregatik da eraginkorragoa ilara bakarra egitea eta lehen bezeroa libre geratzen den lehen kutxara bidaltzea. Bezero korapilatsu batek kutxa bat moteltzen badu ere, gainerakoek beste kutxetatik aurrera egin dezakete. Gorabeherak hobeto banatzen dira, eta sistema bidezkoagoa da: lehenago iritsi denak lehenago jasotzen du zerbitzua.
Beraz, aldameneko ilarak berriro aurrea hartzen digunean, ez dezagun geure burua gehiegi zigortu. Beharbada ez dugu gaizki aukeratu: probabilitatea bere lana egiten ari da. Frustrazio haren atzean, matematika dago.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.