Herri bat aurkitzea

Erabiltzailearen aurpegia Itxaso Paya

Hezetasunean hazi nintzen, Algortan. Han ikasi nuen herria ez dela eraikinen batura. Herria jendearen artean gertatzen dela: kalean topo egitean, elkar ezagutzean, dendariak zure izena dakienean, belaunaldi ezberdinek espazio bera partekatzen dutenean.

Orain Berangon bizi naiz. Algortan etxebizitza eskuratzea ia ezinezkoa bihurtu zaion belaunaldi horretakoa naiz, eta Uribe Kostako gazte askok bezala, hemen aurkitu dut etxea; nire kasuan, babes ofizialeko etxebizitza batean, auzo berri batean.

Berango hazten ari da. Etxe gehiago, biztanle gehiago. Baina herriak ez dira biztanle kopuruaren arabera egiten. Herri-bizitzak eguneroko lekuak behar ditu: okindegia, fruta-denda, taberna, kultur gunea; etxetik oinez irten eta bidean zerbait —edo norbait— aurkitzeko aukera. Berangon, aldiz, eskala handiak hartu du lekua: supermerkatu handiak, merkataritza-guneak, errepideak, aparkalekuak. Erosteko dena eskura. Elkar aurkitzeko, ez hainbeste.

Gu etxe bila iritsi gara Berangora. Ez legoke gaizki, bidean, herri bat aurkitzea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun