Kurbaren bueltan frankismoari sudurra ikusten zaio eta Trumpi USA sigladun bisera. Uda akabuak negua dakar. Irailak etxegabetze hilabetea dirudi. Zardoya Otiseko pabiloi bat hustu eta 30 pertsona kalean geratu dira, Gasteizko Nueva Fueran desalojo arriskuan dago adingabedun familia bat, Mari Carmenen etxegabetzea, gero; etxebizitza eskubidearen ikur bihurtu dena jada. Geurean ere badago zer kontatua: Los Ochoseko bizilagunak kanporatzear daude. Mosaic funts putreak 150 familia utzi ditu mehatxupean. Larrabasterrako auzoetxea husteko abisua ere eman dute. Honek Monopolya dirudi.
Titular oldeak @ben_go_a ilustratzailearen bineta ekarri dit akordura. Irudian lau karramarro ermitau ageri dira: Ezkerrean hiru (bik ez dute oskolarik eta besteak bat), eskuinekoak, aldiz, bospasei dauzka bizkar gainean. Maskor-dorre eder bat, ezin uka. Honek zera diotse puztuta beste hirurei: «Zer? Legala da». Udazkena heldu da etxeko hormak ezin mututu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.