Erromatarren garaitik zutik dirauten beste eraikuntza ugari bezala, miretsiak eta babestuak dira ondare horiek. Horregatik, irudimenari askatasuna emanez, euskara harri gisa irudikatu dut. Harri horrek bazuen forma –hitzak, aditzak...–, erromatarrak Iberiar penintsulan K.a. 218. urtean sartu aurretik. Baina ez zuten zizelkatu, are gutxiago txikitu, penintsulako gainerako hizkuntzekin egin zuten bezala.
Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da: ONDAREA. Beraz, inork ezin du esan inposatu nahi denik. Aldrebeskeria galanta! Ondareak ez dira inposatzen; jaso, zaindu eta transmititu egiten dira. Horregatik, euskararen inguruko hausnarketak ondarearen ildotik joan beharko luke: gizarteko sektore orok euskara propio sentitzeko, Europako Batasunaren babesa lortzeko eta euskararentzat justizia bermatzen duten legeak adosteko Hego zein Ipar Euskal Herrian.
Europako hizkuntzarik zaharrenaz ari gara. Ahantz ez dagigun! Ikastea eta hitz egitea ez da inposaketa. Akaso, ohore bat!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.