Babestutako edukia

Izartxo ipuina eta familientzako gida, sei herritan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa

Izartxo ipuina eta familientzako gida Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udalekin lankidetzan sortutako egitasmoa da, haur jaioberrien familiei ongi etorria egiteko. Ekimenaren helburua dugu familiak euskarara eta irakurketara erakartzea, bitartekarien inplikazioa eta konpromisoa funtsezkoak direla azpimarratuz.

Azaroan zehar, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko liburutegi eta kultur etxeetan Izartxo ipuina eta familientzako gida ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, Gotzone Butron eta Aitziber Raya ipuinaren egileen eskutik.

Jarduera sei urte arteko haurrentzat izango da, beti ere familiako kide batek edo bik lagunduta. Plaza mugatuak izango dira, asko jota 15 ume izango dira tailer bakoitzean. Izen-ematea telefonoz, emailez edo bertaratuta egingo da, eta plazak eskaerak jaso ahala beteko dira. Plazarik lortu ez dutenekin itxarote-zerrenda sortuko da.

Ordu beteko emanaldian ipuina entzungo dugu, sehaska-kanta ikasi, marrazki handi bat egin, hainbat liburu gomendagarri ezagutu, aholkuak jaso, zalantzak partekatu eta, bukatzeko, denok batera abestuko dugu.

Gerturatzen diren familia guztiek jasoko dute opari modura ipuina, hainbat aholku, kantak eta liburu gomendagarriak eta beste hainbat gomendio jasotzen dituen gida.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun