Pertsona horiek guztien aurrean atera ziren auzoaren historia azaltzeko, euren historia azaltzeko. Egia esan, lehen aipatu dudan bezala, solasaldi bat izan zen, publiko gisa etorri ziren pertsona batzuek ere parte hartu baitzuten beren istorioak kontatzen.
Ordu eta erdi eskas, ia bi, iraun zuen ekitaldi honek eragin handia izan du nigan, izan ere, auzoko oroimenaren garrantziaz hausnartzera bultzatu nau, bizi eta hazi garen auzoaren historia gogoratzearen garrantziaz hausnartzera, zeinen, modu batera edo bestera, protagonistakide izan garen.
Egunero igogailuan topo egiten dugun bizilagun hori historiaren parte izan da, modu batean edo bestean, eta magnitude desberdinetan, baina bere borrokak ere aitortza merezi du
Memoria historikoa beti izan da garrantzitsua, baina bizi dugun egoera nahasi honetan, garrantzi berezia hartu du. Garrantzitsua da nondik gatozen jakitea, norantz goazen konturatzeko: izan zirelako gara, eta garelako izango dira. Inoiz ez da alferrikakoa izango atzera begiratzea eta geu baino lehenago etorri diren pertsonak gogoratzea, haien borroka ezinbestekoa izan baita gaur geu hemen bizi dugun bizitza bizitzen egon gaitezen. Auzoko bizilagunen borroka nekaezinik gabe, adibidez, Astrabudua ez litzateke orain den auzoa izango, eta inguruko industria ezberdinek kutsatutako airearen kaltegarritasunari buruzko mezu batekin harrera egiten zizun auzo hori izaten jarraituko luke. Eskolarik gabeko auzo hori izaten jarraituko luke, futbol zelairik gabekoa, mediku kontsultategirik gabekoa, bizitzarako bizi zerbitzu orokorrik gabekoa. "Auzo marjinal bat, bigarren mailako auzo bat" izaten jarraituko luke.
Nire aburuz, oso garrantzitsua da hain ezaguna den "memoria historikoa" kontzeptua zirkulu txikiagoetan aplikatzen jakitea. Garrantzitsua da aitortzea gure herrian, gure auzoan, historia gertatu dela, eta merezi duela gogoratzea eta omentzea. Egunero igogailuan topo egiten dugun bizilagun hori historiaren parte izan da, modu batean edo bestean, eta magnitude desberdinetan, baina bere borrokak ere aitortza merezi du. Gure auzoko pertsona guztien borroka gogoratu behar da, atzera ez egiteko, gure auzoen etorkizuneko historia guk idazten jarraitu ahal izateko, gu baino lehenago etorri diren pertsonek oraindik gorago iristeko jarri dituzten zimenduen gainean. Hori dela eta, euren bizipenak belaunaldiz belaunaldi transmititzea merezi dute, ondorengoetara iritsi daitezen.
Munduak ez du horrela funtzionatzen, denok eman behar dugu gure ekarpentxoa "mundua konpondu" ahal izateko
Askotan pentsatzen dugu manifestazioak ez duela ezertarako balio, denbora galtzea dela eta askoz hobe dela sofan geratzea telesail edo pelikula bat ikusten, gainontzekoek munduko arazoak konpontzen dituzten bitartean. Munduak ez du horrela funtzionatzen, denok eman behar dugu gure ekarpentxoa "mundua konpondu" ahal izateko. Hondar-ale horietako bat, zalantzarik gabe, iragana gogoratzea eta kontuan hartzea da. Gertaera historiko askoren ondorengo belaunaldia gara, baina ezin dugu etsi eta historia liburuetan idazteari utzi. Historiak bere bidea jarraituko du, eta gure eginbeharra da hala izan dadin ziurtatzea. Etorkizunean, gure seme-alabak edo bilobak izango dira geu aztertuko gaituztenak, eta espero dut haiek ere ohartzea historia ez dela beti gertaera handiei buruzkoa. Batzuetan, gehienetan, pertsona txikiak baino ez dira, leku txikietan, gauza txikiak eginez, beren egoera aldatzea lortzen dutenak, eta beraz, mundua pixka bat eraldatzen dutenak.
Bada garaia gure auzoetako historia gogoratzen saiatzeko, historia horrek ere merezi baitu kontatua eta gogoratua izatea. Haiek borrokatu zuten gure oraina (beren etorkizuna) dena izan dadin, guk haien alde egin dezakegun gutxienekoa haien oroitzapena bizirik mantentzea da. Ez duzu historialari profesionala izan behar, zure gurasoek edo aitona-amonek kontatzen zizkizuten istorioak kontatu behar dituzu etengabe, eta hurrengo belaunaldiei transmititu, haiek ere gauza bera egin dezaten. Gure momentua da, eutsi diezaiogun gure auzoen historiari bizirik.
Gure momentua da, eutsi diezaiogun gure auzoen historiari bizirik.