Etxebizitza eskubidearen alde, emakume langileok borrokara!

Erabiltzailearen aurpegia Itaia Uribe Kosta

Algortan, Romon, Astrabuduan eta Erandion 7:00etatik aurrera, piketeak egingo dira. © ITAIA URIBE KOSTA

Etxebizitzaren arazoak eta indarkeria matxistak uste baino lotura estuagoa dute.
Emakume langileok zailtasun handiagoak ditugu etxebizitzarako sarbidea izateko, bizi
baldintza kaskarren ondorioz.

Hala etxebizitza kontrolerako, zaurgarritasun ekonomikoa areagotzeko eta indarkeria matxista gauzatzeko espazioa bilakatu da, indarkeria egoeratik askatu nahi izan eta nora joan ez duten emakumeentzat, seme alaben ardura bizkarrean etxegabetuak direnentzat edo etxejabeen partetik sexu indarkerian oinarritutako bortxazko kontratuak onartzera behartuta daudenentzat eta 24 orduz esplotazio baldiontzetan isolatuta lanean ari diren etxeko langileentzat. Eta hauek egunero ikus ditzakegun arazoak dira gure eskualdean.

Egoera horiek emakume langileok muturreko erabaki bat hartzera behartzen gaitu: erasotzailearekin bizitzen jarraitu edo kale gorrian geratu. Izan ere, instituzio kapitalistetatik eskaintzen diren baliabideak gero eta urriagoak dira eta birbiktimizatzen gaituzte.

Etxebizitzaren arazoa eta indarkeria matxista areagotzen ari diren momentu honetan antolakuntza eta mobilizazioa indartu behar dugu. Horregatik, azaroaren 11n espekulatzaileen kontra eta etxebizitza eskubidearen alde kalera aterako gara, etxebizitzaren aldeko borroka eta emakume langileon zapalkuntzaren aurkako borroka elkarloturik baitaude.

Uribe Kostako Itaiatik beharrezkoa ikusten dugu Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik antolatutako egitarauekin bat egitea.

Uribe Kostako Itaiatik beharrezkoa ikusten dugu Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik antolatutako egitarauekin bat egitea; Algortan, Romon, Astrabuduan eta Erandion 7:00etan hasita aurrera eramango diren pikete informatiboaetan eta arratsaldeetan –18:00etan Romon eta Erandion eta 18:30etan Algortan– egingo diren manifestazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Etxebizitza eskubidearen alde, emakume langileok borrokara!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun