Ezin denon izenak aipatu hain tarte laburrean, baina lerro hauen bitartez astero-astero eman didazuen maitasun eta bizipoz guztia eskertu nahi dizuet; baita euskaldunon mundura hurreratzeko nahiz euskaraz bizitzeko, astean ordu batzuetan bada ere, egiten duzuen ahalegina ere.
Zuek eman didazuen hori guztia gabe ez nintzateke gaur egun naizena izango. Akaso horregatik igartzen dut barru-barruan sentimendu gazi-gozo hau. Gozoa, gogoko ditudan bestelako gauzetan denbora luzeago eman ahal izango dudalako; gazia, gure astez asteko harremana erabat etengo ez bada ere, maiztasuna gutxitu eta lausotu daitekeelako. Hala bada, adiorik ez. Berriro elkartuko gara kale, plaza nahiz mendietan. Eta jarraituko dugu elkarrekin berba egiten, kantatzen, dantzatzen; elkarrekin amets egiten azken batean.
Mila-mila esker urte hauetan berbalagun izan zaituztedan guztioi, beti egongo naiz zuekin zorretan.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.