Gurasokeria

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Arriaga

Udal bulegoetan, txandari itxaroten nagoen bitartean, horma alderik alde hartzen duen iragarki-taulari erreparatu diot eta oso deigarri egin zait bertan jarritako ohar eta kartel ia denetan "zaintza" edo laguntza eskaintzen dutela administrazioaren iragarkiek.

Zeure burua zaintzea denok zaintzea da, erretzeari uzten lagunduko dizugu, aholkularitza zerbitzua atzerritartasunaren arloan laguntza eskaintzeko, jokabide suizidak prebenitzeko laguntza-baliabideak, umeen zaintzarako eta eskola lanekin laguntzeko lan-poltsa, Kontsumobidek laguntzen dizu erosterakoan zure burua saldu ez dezazun, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzu psikologikoa...

Eta, horrela, beste hamaikatxo, zure etxearen osasuna zaintzeko eta lehergailuen zaintzarako espezializazio berezia lortzeko Foru Aldundiak %100ean diruz lagundutako ikastaroaren iragarkia barne. Eta neure artean pentsatu dut noraino iritsi den zaintza erdigunera ekartzeko aldarriaren oihartzuna! Baina txantxarako aukeraren atzean, hormari darion gurasokeria nabarmendu zait, herritar eskatzailea versus boteredun emailea irudikatu baititut.

Eskerrak gero kalera urten eta grebarako eta borrokarako afixak nagusi diren herriko hormetan.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun