"Haurrak eta dispertsioa" dokumentala eta hitzaldia Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Etxerat Uribe Kosta 2016ko eka. 15a, 13:17

Etxerat Elkarteak "Dispertsioaren hegiak" dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo mahai-ingurua antolatu du ostegunerako, ekainak 16, arratsaldeko 19etan, Algortako Villamonteko kultur etxean.

Mahai-inguruan parte hartuko dute: Elena Lafuente irakasleak, Nagore Mujika Etxerateko kideak eta Mikel Gallagak, azken hau aurkezle lanetan.

“Dispertsioaren hegiak”, egungo kartzela politikak ukitzen dituen bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da eta bi alderdi jorratzen ditu: bata instituzionala eta bestea gizarteari zuzendua. Lehenengoan erakunde, alderdi, sindikatu eta hainbat eragilerekin lan egiten ari gara akordioak lortze aldera. Bigarrengoak hitzaldi formatua du eta herritarrei zuzendua dago. Helburua, politika anker honen erpin ezberdinak aztertzea, bere hegiak, eta lehenengo geltokia haurrak eta dispertsioa dira. Sakabanaketa politikak ume eta adingabeengan nola eragiten duen eta zein ondorio dakartzan izango dute aztergai eta hizpide biharko hitzaldian.

Uribe Kostan oso hurbiletik bizi dugu errealitate hau: Endika Lejarzegik (Getxo) ume bat dauka; Urko Labeagak (Sopela) alaba bat, Sergio Polok (Sopela) alaba bat; Olga Sanzek eta Txabi Morenok (Sopela) seme bat, Irantzu Gallastegik (Berango) eta Xabier Garcia Gazteluk ume bi, Gorka Martinez Ahedok (Urduliz) seme bat, Aletxu Zobaranek (Plentzia) alaba bat...

Errealitate gordina da

Lehen pausoa: ekitaldira joan, ikusi, ezagutu eta pentsatu zer egin dezakegun, guztion artean.

Etxerat Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun