Tailerra: Ilustrazio mundurako sarrera (gaztelaniaz)

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko ots. 12a, 12:08

Izena emateko epea Foru Liburutegian: otsailaren 22ko 8:30etatik martxoaren 4ra arte

Jarduera honetan ideiak garatuko dira, autoedizioan proiektu sinpleak gauzatzeko. Ilustrazioaren sortze prozesua istorioak adierazteko bitarteko gisa hartuko da. Bertan oinarrizko teknikak erabiliko dira, aurretiazko ezagupenik izan behar gabe.

Hauxe da tailerraren gidoia:

  • Aurkezpena. Teknika desberdinetako ilustrazioak. Hurrengo saiotan osatuko den ilustrazioa egitea.
  • Ilustratzaileen albumak ikusgai. Liburu ilustratuaren Story Board delakoa. Ilustrazio-lanaren hasiera. 
  • Testuak. Muntaia eta akabera. Liburu ilustratua burutzea. Ondorioak.

Metodologia aldetik, argitaratutako lan ilustratuak, alde batetik, eta teknika eta material desberdinen esperimentazioa, bestetik, uztartuko dira.

   Tailer honen irakaslea Belén Lucas izango da. Gazteleraz izango da eta martxoaren 7/8tik 21/22ra arte luzatuko da bi taldetan: bata astelehenero eta bestea asteartero, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 2. solairuko Tailerren Gelan.

    Tailerra doakoa da. Otsailaren 22ko 8:30etatik martxoaren 8ra bitartean eman ahal izango da izena, Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia > Kontaktatu > Tailer eta ikastaroak). Gehienez 20 plaza, talde bakoitzean, izen ematearen ordenari jarraiki.

    Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun