Tailerra: Emakumeak eta euskal komikigintza

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko ots. 16a, 11:33

Izena emateko epea Foru Liburutegian martxoaren 7ko 8:30etatik martxoaren 23ra arte

Jarduera honen helburuak hauexek dira. Lehenik eta behin, komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea. Horrez gain, euskal komikien bilakaera historikoa zein egungo joerak hurbiltzea. Era berean ere, euskal emakumeen ekarpenak komikigintzan baloratzea.

Hauxe da tailerraren gidoia:

    • Begiradak komikietan eta euskal komikien historia (I). 1894-1939: lehen komiki-aldizkariak eta Ignazia de Zabalo.
    • Euskal komikien historia (II). 70eko hamarkada: Kili-Kili, Ipurbetz, Alde! (Asun Balzola, Encarni Genua, Alazne Mendizabal, Izaskun Ibarrola, Gentz del Valle).
    • Euskal komikien historia (II) 80ko hamarkada: Habeko Mik, Napartheid (Amparo Acarregui, Arantza Uriarte, Mª Jesús Cuende, Mercedes Cendrero, Mª Consuelo León, Aizpea Goenaga, Mertxe Ezeiza)
    • Euskal komikien historia (II) 90eko hamarkada: Aizan, Sauré, lehiaketak, fanzinak, … (Maite Martínez de Arenaza).
    • XXI.mendeko euskal komikigintza: Astiberri, Xabirioi, … (Axpi, Maite Gurrutxaga,…).
    • Emakumeak eta komikia: A-tik Z-ra izeburuko gida (I).
    • Emakumeak eta komikia: A-tik Z-raE izenburuko gida (II). Ebaluaketa.

Metodologia aldetik, saio teoriko-praktikoak izango dira. Mintegian zehar, asteartero parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.

   Tailer honen irakaslea Josune Muñoz izango da. Euskaraz izango da eta asteartero martxoaren 29tik maiatzaren 10era arte luzatuko da bi taldetan: bata 16:00etatik 18:00etara eta bestea, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 2. solairuan.

    Tailerra doakoa da. martxoaren 7tik 23ra bitartean eman ahal izango da izena (beti ere epea martxoaren 7an goizeko 8:30etan irekiko dela kontutan hartuta), Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia > Kontaktatu > Tailer eta ikastaroak). Gehienez 20 plaza, talde bakoitzean, izen ematearen ordenari jarraiki.

    Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi behar da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun