Jarduera honen helburua norberaren sormen prozesua hobetzeko gakoak ateratzea eta idazketaren bidez praktikan jartzea da.
Hauxe da tailerraren gidoia:
1. saioa: Zer lortu nahi da? Sormen estimuluak. Norberaren bakantasunarekin lotzea. Sormena: adimena, gorputza, emozioak, ingurua: sormen giroa nola lortu. Sormena sustatzen duten faktoreak
2. saioa: gaiak eta estiloak: Zeintzuk dira norberaren interesak? Orri zuritik flowera. Sormen teknikak: nola eta noiz erabili.
3. saioa: oztopoak, sormen blokeoak nola gainditu. Behatzen eta behaketa horiek bata bestea epaitu gabe egiten ikasi. Feedbacka. Egoaren papera idazketan.
4. saioa: taldean idaztea. Ikasitakoaren laburpena. Eta orain zer? Zer gertatzen da idazketa proiektu bat bukatzen denean?
Metodologiari dagokionez, parte-hartzaileen helburuetara orientatuko da, ikasitakoa finkatzen laguntzen duen inguru seguru batean esperimentatuko da, eta jolas kutsua duten dinamikak egongo dira, norberaren konfiantza hobetzera zuzenduak.
Tailer honen irakaslea Miren Begoña Lauzirika izango da. Euskaraz zein gazteleraz eskainiko da astelehenetan, apirilaren 4tik 25era arte (euskaraz) ala maiatzaren 2tik 23ra arte (gazteleraz), 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 2. solairuan. Tailerra doakoa da. martxoaren 14tik 31ra bitartean eman ahal izango da izena (beti ere epea martxoaren 14an goizeko 8:30etan irekiko dela kontutan hartuta), Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia > Kontaktatu > Tailer eta ikastaroak). Gehienez 20 plaza, talde bakoitzean, izen ematearen ordenari jarraiki.
Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi behar da.