Udako Liburutegiak ezohiko aukera ematen du familiarekin irakurketan murgiltzeko, testuinguru desberdin batetan. Liburuak eta beste funtsa batzuk animazioko jarduerekin osatuko dira (tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, etab.).
Data: ekainaren 25tik uztailaren 20ra arte (astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik)
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara
Tokia: Arbieto kalea (Foru Liburutegiaren parean)
Hizkuntza: elebiduna (euskara-gaztelera)
Oharra: Bertaratze librea (umeekin batera heldu arduradun bat egon beharko da beti)