BizkaIdatz Txikia VI. Haur eta Gazteen Literatura Saria

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2019ko aza. 12a, 10:31

Lehiaketan parte hartzeko epea irekita, 2020ko otsailaren 13ra arte

   BizkaIdatz Txikia VI. Haur eta Gazteen Literatura Sariak gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete. Ezin izango dira aurkeztu aurtengo lehiaketara honen aurre-aurreko edizioan saritutako haur eta gazteak.

  Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:

  Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakia sarean deskarga daitezke, edota Foru Liburutegian bertan paperaz jaso. 


  Idazlanak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 13ra arte irekita egongo da.

 Animatu eta parte hartu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun