Euskarazko Irakurle Taldea (I)

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko urt. 13a, 15:12

Txani Rodríguezek koordinatuta

Datak: urtarrilaren 27tik ekainaren 16ra, hamabostean behin ostegunetan.

Ordutegia: 18:00-20:00 (azken saioa: 17:30-19:30).

Lekua: Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa (martxoaren 3ko saioa, berriz, Tailerren Gelan).
 
Izena emateko epea: urtarrilaren 10tik 24ra (epea urtarrilaren 10ean goizeko 8:30etan irekiko da).
 
Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
 
Hizkuntza: euskara.
 
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
 
Iragarkia: bistaratzeko, klikatu hemen

Oharrak:

  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
  • Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.
  • Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
  • Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
  • Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun