BizkaIdatz XIV. Literatura Sariari hasiera eman diote

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko api. 5a, 09:58

BizkaIdatz XIV. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira; euren lanak originalak izanik, eta ezin direla aurretik argitaratu, ez zati batean, ez osorik, kontutan hartzen. Parte hartzeko epea irekita, 2022ko irailaren 9ra arte

Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana

Aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).

Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:

Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakiak  (BI-1BI-2 eta E-5) sarean deskarga daitezke edo, paperaz, Foru Liburutegiko beheko solairuan jaso. 

Idazlanak aurkezteko epea 2022ko irailaren 9ra arte irekita egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun