Datak: irailaren 19tik abenduaren 26ra (astelehenero).
Ordutegia: 18:00-20:00.
Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Tailerren Gela.
Inskripzioa: irailaren 8tik 18ra (epea irailaren 8an irekiko da, goizeko 8:30etan).
Gehienez: 12 pertsona (hurrenkeraz).
Hizkuntza: euskaraz.
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
Oharrak:
- 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
- Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
- Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
- Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- Maskara propioa erabiltzea komenigarria izango da, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).