Erakusketa: Liburuaren Arbola

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2023ko ots. 27a, 11:28

Foru Liburutegian, martxoaren 7tik apirilaren 29ra arte

 Datak: martxoaren 7tik apirilaren 29ra arte 

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 
  • Larunbatetan: 10:30-13:00
  • Jaiegunetan: itxita

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Areto Nagusia).

Antolaketa: Euskararen Etxea & Gorka Arrese (komisarioa).

Bisita gidatuak taldeentzat : asteazkenetan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan 17:00etan eta 18:00etan. Izena emateko, Euskararen Etxean, telefonoz (944028081) edo posta elektronikoz (info@euskararenetxea.eus), gutxienez, berrogeita zortzi ordu lehenago eskatuta.  

Iragarkia bistaratzeko esteka.

Oharra: Doako sarrera (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da sarreran).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun