Erakusketa: Hitz politen soinuak eta zeinuak

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2023ko ira. 7a, 14:26

Foru Liburutegian, irailaren 18tik aurrera

Datak: irailaren 18tik azaroaren 18ra arte 

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 
  • Larunbatetan: 10:30-13:00
  • Jaiegunetan: itxita

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Areto Nagusia).

Antolaketa: Sonia Rueda (artista) & Raúl Jiménez del Río (musika). 

Iragarkia bistaratzea.

Bisita gidatuak taldeentzat, Sonia Ruedaren eskutik: asteazkenetan, 19:00etan. Izena emateko posta elektronikoz (kulturjarduerak@bizkaia.eus). Bisitak gazteleraz. Iraupena: 40 minutu. Talde bakoitzean, gehienez, 10 pertsona. Eskabideak, gutxienez, berrogeita zortzi ordubete lehenago bideratu behar.

Oharra: Doako sarrera (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da sarreran).

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun