Erakusketa: Markos Gimenoren Karteletrak

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2024ko uzt. 30a, 12:11

Joseba Sarrionandia eta Esteban Montorioren eskutik

Datak: urriaren 7tik 31ra

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 
  • Larunbatetan: 10:30-13:00
  • Jaiegunetan: itxita

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Areto Nagusia).

Antolaketa: Bizkaikoa.

Iragarkia bistaratzea.

Bisita gidatuak taldeentzat, Joseba Sarrionandiaren eskutik: urriaren 10, 16, 24 eta 31n, 18:00etan. Izena emateko posta elektronikoz (kulturjarduerak@bizkaia.eus). Bisitak euskaraz, urriaren 24koa izan ezik (hau gazteleraz izango da). Iraupena: 60-70 minutu. Talde bakoitzean, gehienez, 25 pertsona. Izen emateak jasotako hurrenkeraz onartuko dira, plaza kopurua agortu arte.

Oharra: Doako sarrera (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da sarreran).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun