Jai giroan erabat murgilduta gaude eta jaiak izango dira Getxoko auzo ezberdinetan hurrengo asteotan. Ez dugu beste erasorik onartuko, eta horretarako ozen eta garbi esan behar dugu kaleak, gauak eta jaiak gureak emakumeonak ere badirela, eta ez ditugula erasotzaileak gure jai-eremuetan onartuko. Paelletan izandako azken bortxaketaren aurka egiteko Getxoko mugimendu feministak deituta bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Algortako Telletxen izango den prentsaurreko masiboan eta ondorengo mobilizazio zaratatsuan parte hartzeko deialdia egiten dugu. BORTXAKETA ETA ERASO MATXISTEN AURREAN MOBILIZA ZAITEZ!!!