Langile eta emakumeon bozka: EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2016ko ira. 21a, 11:34

Uxune Iriondo Langile Mugimenduko kidea eta aktibista feminista.

Franco  bizi  zela  jaiotakoa  naiz  ni.  Euskal  Herria,  euskara,  presoak,  ikastolak,  euskal  kultura,  egunkariak,  gurasoak  horrelako  borroketan  ikusiz  hazi  ginen,  natural-natural.  Eskuzabaltasuna,  elkartasuna,  maitasuna,  errespetua  izena  jarri  diegu  helduaroan  etxean  arnasten  ziren  balio  haiei.

Bibrazio  eta  emozioek  bultzatu  naute  bizitzan  di-da  batean  ekintzara.  Bihotzari  jarraitu  diot  buruari  bainoago  sarri.  Buruhauste  bat  baino  gehiago  ekarri  dit  horrela  jokatzeak,  baina  altxatu  eta  aurrera  egin  dut,  zer  erremedio,  nire  erabakien  gazi-gozoei,  on-txarrei  eta  besterik  gabekoei  aurre  eginez,  “erortzean  berriro  jaikiz”.  Ikasiko  al  dut  inoiz!

Horrela  heldu  nintzen  espetxeen  mundura,  horrela  euskalgintzara,  horrela  sindikalismora,  horrela  emakumeen  aldeko  borrokara,  zurrumurruen  kontrako  jardunera  eta  immigrazioaren  alorrera,  besteak  beste.  Larregi  pentsatu  gabe,  eskubide  zapalkuntzak,  botere  harremanak,  bidegabekeriak  nabarmen  geratzen  diren  alorretara  eroaten  nau  bizitzak  behin  eta  berriz. 

Horietan  guztietan  pozik  sentitzen  naiz,  aberats,  horietan  guztietan,  ziurrena  diru  goserik  gabeko  jende  zoragarria,  alaia,  ekina,  apala,  emankorra  aurkituko  dudala  jakitun.  Asko  garelako  beste  mundu  bat  egon  eta  egin  dezakegula  sinesten  dugunok,  eta  norberak,  detaile  txikienetik  egunero  erakuts  dezakeelako  zer  bizimodu,  zer  mundu  nahi  duen.   

Ez  naiz  EAEko  legebiltzarrerako  kanpaina  oso  gertutik  jarraitzen  ari.  Beharrik  ere  ez.  Garbi  dut  zer,  nor  bozkatuko  dudan  oraingoan  ere,  Euskal  Herria  Bildu,  jakina.  Nire  borroka  eremu  guztiak  biltzen  dituzte,  bestelako  gizarte  baterako  urratsak  proposatzen  dituzte,  teorian  eta  praktikan.  Lurra,  herria,  bizitza,  pertsonak  sentitzen  ditut  hor,  harrokeriarik  gabe  aurrera  egiteko.  Parte  hartzea  sustatzen  da,  berrikuntza  politikaren  ikuspegian.  Atsegin  handiz  hartu  ditut  zerrendak,  indartsu  sentitu  naiz  horrelako  pertsonen  bidelagun  izan  naitekeelako,  nire  txikitik,  nire  herritik,  nire  irritik.   Egin  herri,  egin  irri!

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun