Getxo Antzokian euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dira

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2019ko ots. 20a, 12:06

Badirudi Euskaraldian batzuk egindako aldarriak ahaztu dituztela. Izan ere, Getxo Antzokiaren zuzendari teknikoaren lanpostuari perfilaren derrigortasun data kentzea onartu du Kultur Etxeko Kontseilu Artezkariak, EAJ eta PSEren ekimen eta oniritziz, eta PPren abstentzioarekin.

 Baina zer esan nahi du zuzendari teknikoaren lanpostuari perfilaren derrigortasun data kentzeak?

 

Bada, horrek esan nahi du Getxo Antzoki berriaren zuzendari teknikoak ez duela zertan hirugarren perfil bat izan, hau da, ez duela zertan euskalduna izan. Baldintza horrek dakartzan ondorio guztiekin, noski; barne-mailan aritzeko hizkuntza gaztelania izatea, hori gutxi balitz, herriko elkarte, norbanako zein agente ezberdinekin zuzendari teknikoak egingo dituen harremanak gaztelaniaz izatea. Izan ere,  zuzendari teknikoak ez du izango derrigor, perfil egokia eskuratzea euskaraz normaltasunez eremu horretan harremanak egiteko.

 

 

 

EH Bildutik gogor salatu dugu gertaera hau, eta Udal-gobernuaren konpromiso eza, euskaldunon hizkuntza eskubideen eta hizkuntza normalizazioaren alde. Izan ere, ez du balio data konkretuetan euskararen erabileraren sustapena egitea, egunerokotasunean horrelako hizkuntza urraketak bultzatzen direnean, ez denean bermatzen udal-instalazioetako arduradun gorenak euskaldunak izango direnik. Horri hipokresia deitzen zaio, eta kasu honetan, beste behin ere, euskal hiztunon  komunitatearen aurkako eraso zuzena da.

 

 

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun