Errefuxiatuei gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diegu, eta gogoratu gura dugu, gerrak hemen hasten direla, Euskal Herrian eta Getxon ere bai. Hemen sortzen dira hegoaldeko herrietan gerra pizten dituzten armak, "gure" enpresa eta gobernuek sortzen dituzte gatazkak interes politiko eta ekonomikoengatik.
Getxoko EH Bildutik dei egin nahi diegu getxoztarrei gaur Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak antolatu dituen mobilizazioetara. Inor ez da ilegala, eskubide guztiak guztiontzat!