Gurutzaontzien kutsadura aztertzeko ingurumen-txostena eskatu du Getxoko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2019ko uzt. 18a, 12:58

Getxoko EH Bilduk mozioa aurkeztuko du uztailaren 24ko osoko bilkuran gurutzaontziek sortzen duten kutsadurarekin lotuta. EH Bilduk honakoa eskatuko dio Getxoko Udalari: gurutzaontziek kostaldean sortzen duten kutsadura azter dezala, ingurumen-azterketa baten bidez.

Aurten 60 gurutzaontzi baino gehiago etorriko dira Getxoko portura, eta 2020an 60 baino gehiago izatea aurreikusten da. “Transport & Environment” elkarteak jakinarazi duenez, gurutzaontzi bakoitzak 5 milioi auto baino azufre-oxidoa isurtzen du. Hau da, 47 kruzerok Europar Batasun osoko auto guztiek baino azufre-oxido gehiago isurtzen dute. Hainbat elkartek salatu dutenez, gurutzaontziak garraiobiderik kutsakorrena dira.

 

Erakundeetatik, eta baita Getxoko Udaletik ere, modu aktiboan turismo-eredu hau bultzatzen ari da, gurutzaontzien ekarpen ekonomikoa handia delakoan (ekarpen hori ere zalantzan ipintzekoa da, kontuan hartuta bidaiaren %70 ez dela itsasontzitik jaisten).

 

Baina ekarpen ekonomikotik harago, erakundeek ez dute jakinarazi kruzeroek zer nolako eragina duten gure kostaldean: airea, kutsadura… Ekainean bertan Ekologistan Martxak elkarteak “bandera beltza” eman zion Getxori, turismo-eredu hau bultzatzeagatik.

 

Hori dela eta, Getxoko EH Bilduk Udalari eskatu dio ingurumen-azterketa egin dezan, gurutzaontziek benetan zer nolako eragina sortzen duten aztertzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun