Getxoko Kultur Etxeko ikastaro guztiak erdaraz eskainiko dira 2019-2020 ikasturtean: arte aplikatuak, kosmetika naturala, bitxigintza, aretoko dantzak, argazkigintza eta abar. Tailerren %100 erdaraz izango dira, hau da, euskaraz ez da inolako ikastarorik antolatuko.
Erabaki honek euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen ditu. Getxoztarrok gure aisialdia euskaraz bizitzeko eskubidea dugu, are gehiago erakunde publikoetatik antolatzen diren jardueretan. Ez da onargarria eta ez dugu onartuko.
Hori dela eta, eskaera zuzena egiten diogu Getxoko Udalari eta Getxo Kulturari: ikastaroak euskaraz antolatzea eta getxoztarron hizkuntza-eskubideak bermatzea.
Eskaera sinatzeko: http://chng.it/kQ4VWw2JzR