Babestuta dagoen eraikin bat botako du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2019ko ira. 20a, 10:30

EAJ eta PSEren aldeko botoekin, Getxoko Udalak baimena emango du Arrigunagako jaitsieran dagoen babestutako etxe bat botatzeko. 

Getxoko Udalak babestutako eraikinak botatzen jarraituko du legegintzaldi honetan. Horren adibide dugu irail honetako osoko bilkuran hartuko duten erabakia. Ostegunean, hilak 26, Arrigunagako jaitsieran dagoen eraikin bat botatzea adostuko dute EAJk eta PSEk, bertan etxebizitza bloke berri bat eraikitzeko. Arrigunagako jaitsieraren 1. zenbakian dagoen eraikin horrek udal babesa du, eraikinaren aurrekaldeko hormak hain zuzen ere, baina Udalak hala ere aldeko txostena egin du eraikina botatzeko.

Getxoko EH Bildutik gogor salatu nahi dugu Udal Gobernuaren erabaki hau. Eraikin historikoak eta gure ondarea zaindu beharrean, espekulazio eta negozioari ateak zabaltzen dizkiote. Zoritxarrez, adibide gehiegi izan ditugu azken urteotan. Hori da PNV eta PSEren hirigintza-planteamendua (hauteskundeetan alokairu sozialaz berba egiten duten arren): eraitsi, txikitu eta eraiki.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun