Gaur goizean Getxoko EH Bilduk ekimena egin du Algortako Telletxe plazan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko denbora agortzen ari zaigula salatzeko. Horretarako, hainbat izotz zati erraldoi ipini dira plazan, urtzen.
Hori baita gure planetarekin gertatzen ari dena. Urtzen ari da. Gure planeta txikitzen ari gara. Eta egoera iraultzeko, ezinbestekoa sistema aldatzea. Uztailean Getxoko EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen Getxoko udalbatzan, Larrialdi Klimatiko egoera deklaratzeko eta konpromiso zehatzak hartzeko aldaketa klimatikoaren kontra.
Zoritxarrez, EAJ, PP eta PSE hirukoa kontra agertu ziren eta gure proposamena ez zen onartu. Izan ere, alderdi hauek dira erraustegiak eraikitzen dituztenak, AHT edo Supersur bezalako proiektu txikitzaileak eraikitzen dituztenak eta abar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.