Prozesuak hainbat fase izango ditu. Hasteko, EH Bilduk inkesta bat banatuko du herriko gazteen artean, bertatik bertara euren iritzia eta proposamenak ezagutzeko asmoz. Besteak beste, galderak honakoak izango dira:
- Zure ustez, zein da Romok duen arazo nagusia etxebizitzari dagokionean?
- Zer nolako irtenbideak ikusten dituzu? Zer proposatuko zenuke zehazki?
- Udalak zer nolako etxebizitza-politika bultzatu beharko luke?
Inkestak gazte lokaletan banatuko dira, eta hainbat buzoi jarriko dira Romoko gune ezberdinetan. Horrez gain, e-postaz ere proposamenak bidaltzeko aukera egongo da, getxo@ehbildu.eus helbidera.
Romoko auzokideen proposamenak jaso eta gero, EH Bilduk asanblada ireki bat antolatuko du, emaitzak aztertu, ondorioak atera eta denon artean proposamen bat lantzeko. Proposamen hori Udalera eramateko konpromisoa hartuko du EH Bilduk.
"Romon bizi" prozesua udaberrian EH Bilduk hasitako prozesuaren jarraipena da.