Getxoko Udal Gobernuaren arduragabekeria akuarioko langileekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2019ko abe. 12a, 12:25

Getxoko akuarioko langileek greba mugagabea egin dute azken asteetan, baldintza duinak eta kaleratzerik ez izatea eskatzeko. Azaroaren 28ko osoko bilkuran, langileek euren aldarrikapenak egin zituzten, eta Amaia Agirre alkateak erantzun zuen jakinaren gainean zegoela eta konponbide bat bilatzen saiatzen ari zirela.

Baina osoko bilkura horretan, EAJk eta PSEk bazekiten akuarioa itxi nahi zutela, eta ez dira gai izan aste hauetan guztietan bertako langileei jakinarazteko. Langileek euren lana galduko dute, eta ez dute inolako azalpenik jaso Udal Gobernuaren aldetik. Langileek prentsaren bidez jakin behar izan dute. EH Bildutik salatu nahi dugu EAJ eta PSEren arduragabekeria gai honetan.

EAJk eta PSEk akuarioa ixtea proposatuko dute hurrengo osoko bilkuran, baina momentuz ez dute inolako proposamenik luzatu eraiki horretan egingo dutenarekin. Beraz, beste hainbat eraikin publiko bezala, hutsik geratzeko arriskua du. Getxoko EH Bildutik bere erabilera aztertzea eskatuko dugu: adibidez, itsasoarekin lotutako ingurumen-zentroa sortzea, klima-aldaketaren kontrako sentsibilizazioa eginez, gure kostaldea babesteko kanpainak eta abar.

Horrez gain, Akuarioko langileentzat konponbide duina lortzea eskatuko diogu Getxoko Udal Gobernuari, eta euren erantzukizuna hartzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun