Getxobonoa sortzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko mai. 6a, 10:33

Herriko dendei bultzada emateko asmoz, udako "Getxobono" berezia sortzeko proposamena aurkeztu du Getxoko EH Bilduk.

Getxoko EH Bilduk osasun-krisiari eta bere ondorioei aurre egiteko proposamenak eta ekimenak aurkezten jarraitzen du. Herriko denda eta komertzio txikiei bultzada emateko asmoz, udan "Getxobono" berezi bat sortzea proposatu dio Getxoko Udalari. Proposamena honakoan datza:
- Getxoko etxebizitza bakoitzak 10 euroko hiru bono jasoko lituzke, herriko komertzioetan erabiltzeko.
- Bono bakoitza erabiltzeko, beste 10 euroko gastua egin beharko da.
- Bonoak irailaren 30a baino lehen erabili beharko dira.

Horrela, helburua da herriko komertzio eta denda txikietan gastua aktibatzea, nolabaiteko gasturik egitekotan. EH Bilduk proposamena Getxoko Udal Gobernuari eta gainontzeko alderdi politikoei helarazi dio, eta denon artean herriko merkataritzarentzat proposamenak adostera dei egin du.

Proposamen osoa irakurtzeko:  https://labur.eus/getxobonoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun