- Gaztetxeko kideek uneoro izan dute Udalarekin hitz egiteko prestutasuna. Alerta-egoera ezarri zenean gaztetxea ixtea erabaki zuten, eta orain gaztetxea garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak adosten ari ziren.
- Udal Gobernuak ez du inolako borondaterik izan adostasun batera heltzeko. Beste behin ere, kontrolpean ez duten edozein proiekturen kontra jo dute.
- Atzo Romon pairatu genuen presentzia poliziala onartezina da. Auzoan beldurra hedatu zuten eta hainbat auzokidek mehatxuak jasan zituzten. Beste behin ere, biolentzia auzokideen kontra.
- Romoko gazteek nahikoa gezur jaso dituzte jada Udalaren aldetik. Romok gune autogestionatu bat behar du gazteentzat (eta baita nagusientzat ere). Udalaren mehatxu eta traben gainetik, Itzubaltzeta Gaztetxea aurrera!