Horregaz batera, Udalak jai batzordeei aurrekontuaren %85 kenduko diela adierazi du. Gainontzeko %15arekin, jai batzordeek bestelako ekimenak antolatzeko aukera izango dute: bideoak, materiala sortu, online programazioa...
EH Bildutik uste dugu jai batzordeei emango zaien dirulaguntza ez dela nahikoa. Jai batzordeek kultur jarduerak antolatu ahalko lituzkete, beste modu batera bada ere. Erakunde publikoak kultur jarduerak antolatzea aztertzen ari dira, distantziamendu sozialeko arauak errespetatuz. Zer dela eta jai batzordeek ez?
Ez dugu onartuko osasun-krisia baliatzea kulturgintzan murrizketak egiteko eta jai batzordeei aurrekontuak jaisteko. Jai herrikoiak aurrera!