Imajinatzen dugu gure auzoak dendari txiki eta merkataritza barik? Tabernetako giroa barik? Betiko komertzioa barik? Bada, egoera horretara heltzeko benetako arriskua dugu. Azken hilabeteetan gure herriko denda eta taberna gehienak itxita egon dira. Batzuentzat egoera larria zena, hil ala bizikoa bihurtu da orain, eta negozio txiki asko kinka larrian daude.
Hori dela eta, Getxoko EH Bildutik kanpaina abiatu dugu auzokideok herriko merkataritzan erosteko deia eginez. EAJk bultzatu dituen merkatalgune erraldoien aurrean, ezinbestekoa da herriko dendari txikiei babesa ematea, inoiz baino gehiago.
Horrez gain, Getxoko Udalari ere benetako neurri eraginkorrak hartzea eskatzen jarraituko dugu. Azken asteetan hainbat proposamen helarazi dizkiogu, eta elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu dugu, baina zoritxarrez, Udalak ez du horretarako borondaterik izan. Edozelan ere, presioa egiten eta proposamenak helarazten jarraituko dugu: udako Getxobonoa sortzea, itxita egon diren komertzioei tasarik ez kobratzea (estolderia, zaborra, terrazen kanona...) eta abar.
Getxon bizi, Getxon erosi!