Kontratatuko den dinamizatzaileen eginkizun nagusia Getxoko Euskaraldia dinamizatzea izango da.
Eskatzen da: - Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz). - Getxo ezagutzea. - Euskaltzalea izatea eta Getxoko euskalgintzaren ezagutza izatea. - Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea. - Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia). - Kudeaketarako gaitasuna izatea. - Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da. - Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da. - CVarekin batera aurkezpen gutuna bidaltzea, lan hau zergatik egin nahi duzun azalduz.
Baloratuko da: - Eskualdekoa izatea. - Euskalgintzan aritu izana. - Komunikazio alorreko ezagutza izatea (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…). - Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da: - Behin behinean 6 orduko lanaldia eta lanaldi osora zabaltzeko aukera. - Ordutegi malgua. - Kontratua 2019ko urritik 2020ko abendura, hiru hilabeteko probaldiarekin. - Lanpostua Getxon izango da.
Curriculumak eta aurkezpen gutunak info@bizarralepoan.eus helbidera bidali. Curriculumak bidaltzeko azken eguna: irailak 25.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.