Euskaraldian entitate bezala izena emateko pausuak:
1- Ariguneen identifikazioa egin (Barne eta Kanpo Ariguneak identifikatu).
- Barne ariguneak: entitate barruko langileek (talde antolatuek, departamentuek) osatzen dute. Arigunea osatzeko beharrezkoa izango da taldeko kideen %80a gutxienez ados egotea. Ariguneetako kide bakoitzak erabakiko du ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzea.
- Kanpo ariguneak: herritarrekiko, bezeroekiko, hornitzaileekiko, …. harremana bermatzen duen pertsona edota espazioa. Uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatu behar da, hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute sortuko da Kanpo Arigunea
*Adibidez: Mariasun ileapaindegia
Guztira 5 langile daude, eta denek, gutxienez, euskaraz ulertzen dute (Ariguneak sortzeko, gutxieneko betekizuna Belarriprest izatea da).
- Barne Ariguneak: 1 (5 langilez osatutakoa)
- Kanpo Ariguneak: 1 (herritarrekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ...momentu oro euskaraz lasai aritzeko pertsona bat egongo da ileapaindegian Euskaraldian zehar).
- Arigunetan parte hartzaile kopurua: 5
2- Behin Ariguneak identifikatuta, getxoztarrak.eus -en sartu.
3- IZENA EMAN atala sakatu eta ENTITATEA NAIZ botoia klikatu
4- Oharra irakurri, emaila sartu eta lege oharra onartu
5- EMAN IZENA sakatu eta itxaron
6- “Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea” EMAN IZENA botoia sakatu.
7- Oharra irakurri eta formularioa bete
Izen-ematearekin arazorik izatekotan deitu lasai 688 65 30 42 telefonora edota idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com-era.
*Baldintzak betetzen ez dituzten entitateak: arigunerik ez duten entitateei, hau da, euskara ulertzen duen pertsona talderik edota herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzeko kiderik ez dutenei, prozesuan sartzeko aukera emango zaie, nahiz eta ezingo duten ariketan parte hartu. Bi esparrutan lan egitea proposatuko zaie:
- Datozen edizioetara begira aurrera-pausoak ematen hasteko urratsak ematen hastea. Horretarako, neurri proposamenak egingo zaizkie.
- Entitate barruan ahobizi edo belarriprest gisa Euskaraldian parte hartuko duten kideen ariketa babestu eta sustatzea.
Eman izena Euskaraldian eta izan gaitezen Getxoprest!