Portu zaharreko jaietan, ezker abertzaleko lagun batekin inguratzen gintuen parafernalia politikoaz hausnartzen geundelarik, niretzat kontu honetan gakoa den esaldia bota zidan: “hemengo gazteria ez da Ezker Abertzalekoa, van de que son de la izquierda abertzale”. Arrazoi guztia eman nion, horrela pentsatu izan dut beti. Postureo asko dagoela uste dut, batez ere jai herrikoietan. Kuriosoa da jai herrikoiak ez direla herriaren islada; agian horregatik gazteriak ez du isladatzen, kalean, ikastetxe elektoraletan aukeratzen duena?
Nik gazteak lasai asko euren iritzia ematera animatzen ditut, euren aukera politikoa edozein delarik ere. Ez dago arazorik. Osasuntsua da gizartean iritzi desberdinak egotea, aberasgarria. Iritzia publikoki emateak ez gaitu inoiz lekuz kanpo sentiarazi behar. Jendea desberdin pentsatzeagatik baztertzen duenak du arazoa, ez norberak. Baina tira: baliteke publikoki iritzia ematea horren erreza ez izatea jendeak horretarako "ausarta" izan behar dela uste baldin badu…
(HIRUKAKO 68. ALEAN ARGITARATUA)