Artistak ezkerretik eskuinera

"Istorio zahar baten" zaporea duen txiklea, apurtu arte luzatu eta luzatu nahiean ikusi ditut aste honetan bi tradizio politiko oso desberdin; baina frentismotik ez bada, politika egiteko zer egin ez dakitenak biak.

Batzuk, "gaueko liskar bat" eta "Altsasuko guardia zibilen kasua" ingredienteak nahasiz "PPri gorrotoa" cocktaila prestatu digute. Zauriak itxi gabe daude, baina Aietetik 5 urte igaro dira.

Besteak aldiz, "EAEko lehen indarra: Herriaren aurkako etsai errepresorea" ilusio optiko komikoa irudikatu digute, gainontzeko Herri ekimen denek egin bezala, Udalari denon espazioa okupatzeko beharrezkoa den baimena eskatu nahi ez diotelako.

Artistaz beteriko Herri batean bizi gara!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun