Aurreikuspen aspergarriak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Mostajo Galduroz 2026ko apirilaren 22a

Telebistako berriak ikusteko ohitura dugunok, aurreikusi daitezkeen berri batzuk buruz ikasi ditugu. Ez da kritika, normala da, batzuek ez baitute "gehiagorako ematen". Gabonetako loteria da horren adierazle: xanpaina, billetea azken unean kasualitatez erosi dutenak, zozketara doazenak…

Atharratzetik abiatu zen Korrikak ere, bazituen aurreikusi zitezkeen anekdotak: jendetza hasieran zein amaieran, furgonetan doazenen kontakizunak, eroriak, dantza taldeak, giro aparta… Ederra da hori, Korrika bera ederra delako. Tamalez, bazituen ere espero genituen beste aurreikuspen batzuk: Korrika eta euskararekin zerikusirik ez duten pankartak eta aldarriak (presoak, amnistia, Irango estatu teokratikoko banderak…) eta aurreikus zitezkeen ika-mikak. Zoritxarrez, ordea,  aurtengoak ere azken uneko sorpresa izan du, AEKren arabera anitza omen zen gazte talde bat gorabehera.

Euskarak dibertsitatea behar du, baina Korrikak saltzen duena baino handiagoa. Korrika beste helburu batzuetarako erabiliko ez balitz, Korrika anitzagoa litzateke eta neurri batean AEKren esku dago hori. Ea datorren Korrikak zenbait aurreikuspenetan kale eginarazten gaituen. Eskertuko (ge)nuke, baita euskarak ere.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun