Gure Esku Dago berriz ere martxan Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2015ko api. 13a, 21:41

Lemoizen iaz hasi ginen Gure Esku Dago dinamikan lanean, 150.000 pertsona bildu zituen giza-kate ikusgarrian parte hartuz. Aurtengo erronka berria 'Erabakia #ehuntzen' ekimena dugu eta ekainaren 21a da gorde beharreko data. Egun horretan hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu Euskal Herriko hiriburuetan, herriz herri biltzen ari garen oihal zatiak elkar josita.

Ekimen horren barruan Lemoizen ondoko ekitaldiak egiteko asmoa dugu:

    •    Apirilaren 17an 'Jostunak' dokumentalaren emanaldia.

    •    Maiatzaren 10ean 'Ehuntze eguna', herriko oihal zatiak josteko jaia.

    •    Ekainaren 21ean giza katea eta hautestontzi erraldoiak eraikitzeko eguna Bilbon.

    •    Horrez gain, hainbat domekatan mahaiak jarriko ditugu atxikimenduak jaso eta informazioa zabaltzeko.

Dinamika horretan ahal duzun neurrian parte hartzera animatu nahi zaituztegu lemoiztar guztioi, atxikimendua ematen, ekitaldietan parte hartzen edo antolatzen. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue jo ezazue zuzenean guregana edo idatzi ezazue gure.esku.dago.lemoiz@gmail.com helbide elektronikora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun