Joste Eguna Uribe Kostan

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2015ko mai. 13a, 19:43

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!!! Joste egun zoragarria izan genuen domekan Lemoizen. Andrakatik Armintzara, auzoz auzo, oinez, oihalak jaso ostean, oihalak apaindu eta josi egin genituen jai giro ederrean, dantzan eta kantuan, baita gure lana portuan erakutsi ere hautetsontzia arrantzan eginez. Eskerrik asko jai honetan parte hartu duzuen guztioi. Ekainaren 21a ere zoragarria izango da. Egun horretan Bizkaiko oihal guztiak Bilbon egongo dira, eguerdian oihal katea eginez eta arratsaldean San Mamesen egingo den ekitaldian protagonista izanez. Egun erraldoi hori antolatzeko hainbat pertsonen lana beharko da, eta norberak ahal duen heinean parte hartzea eskertuko genizueke, horretarako gurekin harremanetan jarriz. Eskerrik asko eta animo!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun